• ESKOLA KIROLA

Zatoz patinatzera zure ikastetxearekin

Primeran pasatzeaz gain, patinajeak zure koordinazioa garatzen laguntzen dizu eta ariketa fisiko paragabea izango da oreka lantzeko.

GIZPUZKOAKO IKASTETXEAK

Nork har dezake parte?

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. mailatik hasi eta Unibertsitateko irakaskuntza bitarteko ikasleek har dezakete parte, izena ikastetxearen bidez emanez gero.

Egunak:

Astelehenetik ostiralera. Irailaren 10etik maiatzaren 31ra.

Ordutegia:

Ordu eta erdiko saioak eskaintzen dira.
Astelehena: 08:30 - 13:15 eta 14:30 - 15:45.
Asteartea: 08:30 - 13:00.
Asteazkena: 08:30 - 15:45
Osteguna: 08:30 - 15:45
Ostirala: 08:30 - 15:15.

Ekintzaren xedea:

Izotzarekin kontaktua + Klase teknikoa + Joko gidatuak + Saio librea

Lehenik eta behin lehen kontaktu bat izotzean (20 minutu); bigarrenik, ikastaro tekniko bat (20 minutu); ondoren, klaseari egokitutako joko gidatu batzuk (30 minutu); eta, azkenik, saio librea diskotekarekin (20 minutu).

TALDEAK ETA GIPUZKOATIK KANPOKO IKASTETXEAK

Egunak:

Astelehenetik ostiralera. Irailaren 10etik maiatzaren 31ra.

Ordutegia:

Bi orduko saioak eskaintzen dira.
Astelehen, asteazken eta osteguna: 08:30 – 17:00.
Asteartea: 08:30 – 16:15.
Ostirala: 08:30 – 15:15.

 

Ekintzaren xedea:

Izotzarekin kontaktua + Klase teknikoa + Joko gidatuak + Saio librea edo hockey partida Lehenik eta behin lehen kontaktu bat izotzean (30 minutu); bigarrenik, ikastaro tekniko bat (30 minutu); ondoren, klaseari egokitutako joko gidatu batzuk (30 minutu); eta, azkenik, saio librea diskotekarekin edo hockey partida (30 minutu).

 

Helburu orokorrak

Pertsonaren garapen osoa lortzea kirol-jolasaren bidez.
Kirol ohitura egokiak eskuratzea.
Gizarte eta harremanetako gaitasunak lantzea.
Arriskuko jolas-kiroletan segurtasuneko oinarrizko nozioak zeintzuk diren ikasleei erakustea.