hockey txuri urdin

CHH Txuri Urdin iht-k continental cup-eko 2. fasea jokatuko du

Ilusioak jarraitzen du izotz hockey txapelketan, txapelketako bigarren faserako sailkapena lortu baitzuten Jaca 5-0 menderatu ostean. Partiduak Italian jokatuko dira urriaren 18tik 20ra.

Mechelen-en (Belgikan) lortutako sailkapenaren ondoren, bigarren fasea urriaren 18tik 20ra jokuko du Ritten Sport (Italiako etxeko taldea), Ferencvarosi (Hugaria) eta Olimpija Ljubljana-ren (Eslobenia) aurka, Ritten herrian.
Asteburuan Jaca-ri sartutako 5-0 –aren ondoren, indarrez eta gogoz arituko dira donostiarrak.


Emakumezkoen taldeak, Valdemororen aurka jokatuko du larunbatean Iberdrola Ligako partida, Txuri Urdin Izotz Jauregian, 21:45tan.

CH Txuri berri klubak espainiako txapelketa absolutua antolatuko du Donostian

Duela hilabete bat, Espainiako Izotz Kiroletako Federazioak, Txuri Berri klubari Izotz Gaineko Patinaje Artistikoko Espainiako Txapelketa Absolutua Donostian ospatuko zela jakinarazi zion, eta buru belarri dabiltza abenduaren 13, 14 eta
15ean ospatuko den txapelketaren antolakuntzan.


Honetaz gain, azaroan Donostiako Open-a ospatuko da eta urte amaieran, ohikoa den, Patinaje Artistikoko Gabonetako gala.