patinar en donostia

Iker Oyarzabalek Golden Bear txapelketa irabazi du Zagreb-en

Iker Oyarzabalek Golden Bear txapelketa irabazi du Zagreb-en.

Iker Oyarzabal-ek Zagreb-en (Kroazian) ospatuko Golden Bear Txapelketan lehenengo postua lortu du 139,25 puntuko emaitzarekin (51,89 puntu programa motzean eta 87,36 luzean). Donostian ospatuko den Espainiako Txapelketarako test eta emaitza paregabeak izan dira. Iker Oyarzabal-ek Junior mailan parte hartu zuen, hau izango delarik, patinatzaile donostiarrak inoiz parte hartu zuen nazioarteko txapelketarik garrauntzitsuena.

 

Curling-eko gizonezkoen taldeak 3. portua lortu du Suitzan

Curling-eko gizonezkoen laukoteak, berriz, 4 garaipen eta 2 partida galduta (ligaxka eta finalerdian etxeko taldearen aurka), hirugarren postua lortu du Bielen (Suitzan) ospatutako TISSOT TOURING TROPHY txapelketan.

Beste aldetik, Curling-eko taldeak, Munduko Txapelketan, 9. postuarekin konformatu behar izan du, hasierako fasean, 7 partida jarraian irabazi ondoren, final zortzirenetan Hungariaren aurka galdu zutelarik. Bere historian lortu duen bigarren emaitzarik onena da talde donostiarrarentzat.

 

Felipe Montoya Anoeta izotz taldearekin aritu da entrenatzen

Felipe Montoya Olinpiar Jokoetan aritu ostean, gaur egun munduan zehar dabil bere erakustaldiak egiten.
Udara honetan, ANOETA IZOTZ TALDEArekin aritu da ANOETA ICE CAMP-eko staff teknikoaren barne eta aurreko astera arte klubeko patinatzai-leekin ere ibili da hobekuntza lanetan. ANOETA IT-k antolatutako erakustaldi galan ere parte hartu zuen.