Gabonak eta Aste Santua

Aurreko urteetan bezala Gabonetako eta Aste Santuko oporraldietan hainbat jarduera antolatzen ditugu, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, goizak era dibertigarri batean igaro ahal izateko.

Honetarako, ordu beteko izotz gaineko patinaje ikastaroak antolatu dizkiegu, edota, nahi izanez gero, gure begiraleak ondoan dituztela, goiz guztia pasa dezakete jolasean eta patinatzen ikasten.

Ludotekan, haurrek ekintza ugari edukiko dituzte goizean zehar; besteak beste zinea, plastika eta eskulan tailerrak, betiko jokoak kalean nahiz instalakuntza barruan, ahozko mintzamena, ipuinaren ordua, margo tailerra joku libreak eta noski, izotz gaineko patinaje ikastaroa.

Haurrak taldeetan banatuak izango dira, adinaren arabera, eta ekintza elebidunak edukiko dituzte. Ikastaro trinkoak, patinatze teknikaren hastapenerako, pausu garrantzitsua dira, baina teknika hobetzeko ere balioko dute. Jarraipen pertsonalizatuaren bitartez atera iezaiozu probetxurik handiena izotzari.

UDAN IN-Line